Ongi etorri Fabian Legorburu ikastetxeko 4. mailako blogera.
Anima zaitez parte hartzera, ikastera eta ondo pasatzera!!

2012/10/29

It´s Halloween !

Datorren asteazkenean Halloween izango da. You can carve your pumpkin if you CLICK ON THE PHOTO.

2012/10/28

Txoko berdea

Pasa den astean eskolako Txoko Berdea apaindu genuen Aresketamendin atera genuen argazki batzuekin eta 3. eta4. mailako lanekin. Lan horietan energia berriztagarriak ikusten dira. Oso lan polita, benetan!
Txoko berdea

2012/10/25

Maroño

Maroño
Uraren tratamenduari buruz asko ikasi genuen.Egin klik argazkian albuma ikusteko.

2012/10/23

Maroñora goaz!

Argazkian klikatu eta gure eskualdeko urbideak ikusiko dituzu. Saiatu mapan kokatzen eta Maroñoko urtegia, eskualdeko herriak eta ibaiak topatu.

2012/10/22

Erromatar zenbakiak

Gure Jokinek problema hau ekarri du:
 Eragiketa hau posiblea da? 

                                12:2=7 


Pistatxo bat: Saiatu egiten erromatar zenbakiz.

2012/10/20

Zer eguraldi egingo du?

Datorren asteazkenean, 24an, txango bat daukagu. Maroñora joango gara. Klikatu argazkian zer eguraldi egingo duen jakiteko.


Ikusi duzue irudian agertzen diren aparagailuak?

2012/10/17

Aiaraldea

Aiaraldea pixka bat gehiago ezagutzen ari gara ingurunen. Argazkian klikatu eta Aiaraldeko web orria zabaltzen denean, Aiaraldea 360º botoian sakatu. Izugarrizko argazkiak ikusiko dituzue. Eta mugitzen dira!

2012/10/16

Biderketekin jolasten

Argazkian klikatzen baduzue, taula birpasatzeko aukera paregabea izango duzue.Egunero 10 minutu jolasten bagara, taulak berriro gogoratuko ditugu!



Bai salto ederra!

Pasa den egunean hitzegin genuen salto honi buruz. Bai harrigarria!!!

2012/10/13

Ezetz asmatu.......

Hona hemen asmakizun batzuk, ea asmatzen dituzuen.....

Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi,
inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.

 Komunean dago, itxasoan ere,
zerutik erori eta zerura joaten.

Dotore eta distiratsu erlojua baino puntualago,
goizean goiz etorri eta iluntzean akabo

  Ziba bat bezala,motorrik gabe,
eguzkiari jira eta bira beti nabil ni.

Buru handia, baina leporik ez;
ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.

2012/10/11

Baskonia

Baskoniako jokalari hauek Laudiora etorri ziren:

Brad Oleson (1.91 m), Maciej Lampe ( 2.10m) eta Taylor Rochestie (1.85m). 
Gure gelako batzuk autografo bila joan ziren eta teleberrin agertu ziren!!!

Teleberriko 55. minutu inguru agertu ziren

 .

2012/10/09

Aresketamendi

Aurten Eskolako Agenda 21eko gaia energia da. Ikasturteko lehenengo txangoa Amurriora izango da. Amurrion Aresketamendi parkera joango gara energia berriztagarriak aztertzera eta haien onurak ikastera. Bideo honetan parkea nolakoa den eta barruan zer dagoen ikus dezakegu.


Ongi etorri gure blogera!

Ongi etorri Fabian Legorburu ikastetxeko 4. mailako blog honetara. Gelako bloga denez, gure esperientziak eta ikasten duguna elkarbanatuko ditugu blogean. Beraz,  has gaitezen!