Ongi etorri Fabian Legorburu ikastetxeko 4. mailako blogera.
Anima zaitez parte hartzera, ikastera eta ondo pasatzera!!
2012/12/24
2012/12/14
Glaziarrak
Gelan glaziarrei buruz hitzegin dugu. Glaziar hau Argentinan dago. Bideoa ikusi. Erraldoia da !!!!
2012/12/11
Gabon kantak
Aurten ibilbidetxo bat Aretatik egingo dugu Gabon kantak abesten.Abesti hauek izango dira:
HATOR HATOR
ELURRA TEILATUAN
HORRA MARI DOMINGI
OLENTZERO
Abestian klikatu bideoa ikusteko.
HATOR HATOR
ELURRA TEILATUAN
HORRA MARI DOMINGI
OLENTZERO
Abestian klikatu bideoa ikusteko.
2012/12/10
2012/12/07
Uraren zikloa
Laster uraren zikloa ikasiko dugu. Joku honetan "uraren bidea" ikas dezakegu. Egin klik argazkian jolasteko edo bideoa ikusi.
2012/12/02
Uraren sorrera
Animazio hau oso ondo dago uraren sorrera birpasatzeko. Klikatu argazkian.
Zergatik deitzen diogu gure planetari "planeta urdina"?
2012/11/30
2012/11/28
Nik ura aurrezten dut
"Nik ura aurrezten dut" lehiaketan parte hartzeko, denon artean horma-irudi bat osatu dugu. Ura aurrezteko nola jokatu behar dugun marraztu dugu eta ohitura txarrak gainetik marratu ditugu. Izenburuan guk asmatutako leloa jarri dugu: "BAT BI HIRU BI URA EDANGARRI"
2012/11/22
2012/11/21
Olioa birziklatuko dugu
Gure herrian kontenedore laranjak jarri dizkigute. Gaur goizean olioa birziklatu behar dugula ikasi dugu.
Birziklatzen dugun olioa biodiesela egiteko erabiltzen dute.
Pentsa!!! Sartaginatik gure kotxearen motorrera!!!!
Birziklatzen dugun olioa biodiesela egiteko erabiltzen dute.
Pentsa!!! Sartaginatik gure kotxearen motorrera!!!!
2012/11/20
Haurren Nazioarteko Eguna
Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa gogoratzeko.
2012/11/19
2012/11/17
Aintzineko bizitza
Pasa den egunean gai hau gelan atera zen. Aintzinean nola bizitzen ziren asmatzen saiatu ginen. Ura etxean bazegoen, elektrizitatea eta abar. Bideo honetan oso ondo ikusten da.
2012/11/16
Lurraren sorrera
Gaur txanelan, lurraren sorrerari buruz ibili gara. Bideo honetan guk ikasi ditugun kontzeptu batzuk agertzen dira. Big Bang, planetak, konstelazioak etb.
2012/11/13
2012/11/11
Odisea
Datorren asteartean, 13an, antzerkira joango gara. Teatro Paraisok "Odisea" antzezlana eskeiniko digu. Antzezlanean bakea, askatasuna eta beste balore batzuk landuko ditugu. Egin Klik argazkian antzezlanaren informazio gehiago ikasteko.
Eta ez ahaztu askatasunaren hari gorria jarraitzen....
Eta ez ahaztu askatasunaren hari gorria jarraitzen....
2012/11/09
6. mailakoak Espejon
6. mailakoak Espejon egon dira ingelesa hobetzen. Hango blog batean agertzen dira.Zer egin duten jakin nahi baduzue egin klik hemen.
Bai polita gure planeta!!!
Bideo honetan gure planeta ikus dezakegu. Fija zaitezte urak daukan garrantziaz.
2012/11/08
Udazkeneko zizak
Udazkenean, mendian onddoak eta zizak topatzen ditugu. Bi argazki hauetan bi motatako zizak daude. Ezetz asmatu haien izenak.....
2012/11/06
2012/11/03
Gurasoen txokoa
Alboko barran gurasoen txokoa aurkituko duzue. Txoko horretan hezkuntzari buruz denon artean topatuko ditugun webgune edo bideoak jarriko ditugu. Anima zaitezte begiradatxo bat botatzera.
En la barra lateral encontrareis el "Gurasoen txokoa". En este txoko iremos poniendo las páginas web o los vídeos que vayamos encontrando relacionados con la educación de nuestros niños y niñas. Animaros a echar un vistazo
En la barra lateral encontrareis el "Gurasoen txokoa". En este txoko iremos poniendo las páginas web o los vídeos que vayamos encontrando relacionados con la educación de nuestros niños y niñas. Animaros a echar un vistazo
2012/11/02
2012/10/29
2012/10/28
Txoko berdea
Pasa den astean eskolako Txoko Berdea apaindu genuen Aresketamendin atera genuen argazki batzuekin eta 3. eta4. mailako lanekin.
Lan horietan energia berriztagarriak ikusten dira. Oso lan polita, benetan!
![]() |
Txoko berdea |
2012/10/25
2012/10/23
Maroñora goaz!
Argazkian klikatu eta gure eskualdeko urbideak ikusiko dituzu. Saiatu mapan kokatzen eta Maroñoko urtegia, eskualdeko herriak eta ibaiak topatu.
2012/10/22
Erromatar zenbakiak
Gure Jokinek problema hau ekarri du:
Eragiketa hau posiblea da?
12:2=7
Pistatxo bat: Saiatu egiten erromatar zenbakiz.
Eragiketa hau posiblea da?
12:2=7
Pistatxo bat: Saiatu egiten erromatar zenbakiz.
2012/10/20
Zer eguraldi egingo du?
Datorren asteazkenean, 24an, txango bat daukagu. Maroñora joango gara. Klikatu argazkian zer eguraldi egingo duen jakiteko.
Ikusi duzue irudian agertzen diren aparagailuak?
2012/10/17
2012/10/16
Biderketekin jolasten
Argazkian klikatzen baduzue, taula birpasatzeko aukera paregabea izango duzue.Egunero 10 minutu jolasten bagara, taulak berriro gogoratuko ditugu!
2012/10/13
Ezetz asmatu.......
Hona hemen asmakizun batzuk, ea asmatzen dituzuen.....
Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi,
inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
Komunean dago, itxasoan ere,
zerutik erori eta zerura joaten.
Dotore eta distiratsu erlojua baino puntualago,
goizean goiz etorri eta iluntzean akabo
Ziba bat bezala,motorrik gabe,
eguzkiari jira eta bira beti nabil ni.
Buru handia, baina leporik ez;
ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi,
inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
Komunean dago, itxasoan ere,
zerutik erori eta zerura joaten.
Dotore eta distiratsu erlojua baino puntualago,
goizean goiz etorri eta iluntzean akabo
Ziba bat bezala,motorrik gabe,
eguzkiari jira eta bira beti nabil ni.
Buru handia, baina leporik ez;
ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
2012/10/11
Baskonia
Baskoniako jokalari hauek Laudiora etorri ziren:
Brad Oleson (1.91 m), Maciej Lampe ( 2.10m) eta Taylor Rochestie (1.85m).
Gure gelako batzuk autografo bila joan ziren eta teleberrin agertu ziren!!!
Teleberriko 55. minutu inguru agertu ziren
.
Brad Oleson (1.91 m), Maciej Lampe ( 2.10m) eta Taylor Rochestie (1.85m).
Gure gelako batzuk autografo bila joan ziren eta teleberrin agertu ziren!!!
Teleberriko 55. minutu inguru agertu ziren
.
2012/10/09
Aresketamendi
Aurten Eskolako Agenda 21eko gaia energia da. Ikasturteko lehenengo txangoa Amurriora izango da. Amurrion Aresketamendi parkera joango gara energia berriztagarriak aztertzera eta haien onurak ikastera. Bideo honetan parkea nolakoa den eta barruan zer dagoen ikus dezakegu.
Ongi etorri gure blogera!
Ongi etorri Fabian Legorburu ikastetxeko 4. mailako blog honetara. Gelako bloga denez, gure esperientziak eta ikasten duguna elkarbanatuko ditugu blogean. Beraz, has gaitezen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)